XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

pixka bat atzerago dago, guztiz ezinezkoa zatekeen gizonaren begiek eta emakumearen begiek elkarrekin topo ez egitea.

Mogueimeren desio fisiko guztia ziztu batean iraungi zen, bihotza jauzika hasi zitzaion laborri bezalako batean, egoeraren azterketa urrutiagora eramatea zaila da, kontuan hartu behar baita garaiak eta sentimenduak oso primitiboak zirela, anakronismoan erortzeko arriskua dago, burdinazko koroetan diamanteak jartzea, esaterako, edo hasieratik azkar hasiz bukaerara zuzen joatearekin konformatzen diren gorputzetan erotismo finduaren zolitasunak asmatzea.

Baina Mogueime izeneko soldadu honek, Santaremeko konkistari buruzko eta emakume mairuen bortxaketa eta lepo egiteari buruzko eztabaidan erakutsi du, dagoeneko, ez dela erabat besteak bezalakoa, eta egia bada orduan fantasia eroaren tentaziorako jaidura erakutsi zuela, beharbada horregatik beragatik, eta hau kontraesana da, egiak aurretik joan behar baitu,

horregatik beragatik zalantzan aurkitzen ahal dugu besteak ez bezalakoa izatearen erroa, zalantzan, gertaera bat ondoren berrantolatzeko gaitasunean, arrazoiak zeharka ikertu nahi izatean, gutariko bakoitzak, batere jakin gabe, eta ekintzen egile osoa dela uste duena nahita mesprezatuz, besteren ekintzetan duen eraginari buruzko galdera inozoa egite horretan.

Oin ortozak hondar lodi eta hezean dituela, Mogueimek bere gorputz osoaren pisua sentitzen du, eseririk dagoen harriaren parte izatera pasatu izan bailitzan,

orain erregearen turutek erasora deituko balute oso litekeena izango litzateke Mogueimek ezer ere ez entzutea, buru barruan oihartzun egiten duena almuedanoaren oihua da, oihua entzuten segitzen du emakumeari begiratzen dionean, eta emakumeak, azkenik, begiak desbideratzen dituenean isiltasuna erabateko bihurtzen da,

egia da inguruan hotsak aditzen direla, baina beste mundu batekoak dira